Euskera
logo

Aurkezpena

Aurreko urteetan bezala, Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketaren edizio berri batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Puntako ikertzaileen eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko topaketa honen VII. edizioa, 2015ko urriaren 20ean ospatuko da, EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon.

2009. urtetik aurrera, DIPCk, urtero antolatzen dituen topaketa hauen helburu nagusia, Euskal Herriko DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean, ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioak bultzatzea da, eta aldi berean ikasle gazteen ezagutzarekiko grina piztea.

Topaketa hauen zazpigarren edizioak aurreko urteetako topaketen eredua jarraituko du. Bertan, ikertzaile gonbidatuek, zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko duten grinari buruz hitz egingo dute eta beren lanari eta esperientziari buruz ikasleek egindako galderei erantzungo diete. Aurten, internazionalki izen handiko bi ikertzaile gonbidatu izanen ditugu gure artean, bata fisikaria eta bestea neurobiologoa: David Wineland (Fisikako Nobel Saria 2012) eta Rafael Yuste (New York Hiriaren Alkatearen Ikertzaile Gaztearen Saria 2002).

top@DIPC - Zientziarekin solasean! ekitaldia, Euskampus, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Nazioarteko Bikaintasun Campusaren baitan antolatzen da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesarekin eta Telefónica-ren laguntza berezia jasotzen du.

 

Telefónica saria galderarik...

Iaz bezala, DIPCren patronoa den Telefónica-ren eskutik galderarik berritzaileena, burutsuena, interesgarriena, argiena, irudimentsuena, txundigarriena edo originalena sarituko da.

Sari honek, topaketan parte hartuko duten ikasleentzat ahalik eta galdera diferenteenak bidaltzeko aparteko motibazioa izatea du helburu, era horretara topaketa bera aberastea lortuz. Jakin-mina piztuko duten erantzunak izango dituzten galderak nahi ditugu, bokazio zientifikoak sustatzearren galdera interesgarriak erantzun interesgarriak jasotzeko.

Telefónica-k aukeratuko ditu galdera sarituak, kasu bakoitzean zergatik irabazi duten nabarmenduz.

 

Izen-ematea

Topaketan parte hartzeko izen-ematea ikastetxeen bidez egingo da, webgune honetan azalduta dauden parte-hartze arauak jarraituz eta bertan eskuragarri dagoen galdetegia beteaz.

 

Gonbidatuak

David Wineland

Wisconsin-en jaioa, David Wineland Berkeley-ko Unibertsitatean (Kalifornia) lizentziatu zen Fisikan 1965ean eta jarraian, Harvard-eko Unibertsitatean egin zuen doktoregoa. Gaur egun, NIST-en (Boulder, Colorado) egiten du lan, ioien metaketan ikerketa taldearen buru delarik. Bere ikerketak materia eta argiaren arteko elkarrekintzan oinarritzen dira. 2012an, David Wineland-ek Serge Haroche-kin partekatu zuen Fisikako Nobel Saria, "banakako partikula kuantikoak suntsitu gabe behatu eta manipulatzea ahalbidetzen zuten lan esperimental aitzindariei" esker.

Rafael Yuste

Madrilen jaioa, Rafael Yuste Biologia Zientzien eta Neurozientzien katedraduna da, Columbiako Unibertsitatean (AEB). 2004. urtez geroztik, Garun Zirkuituen Kavli Institutuko zuzendarikide da, bertan. Brain Activity Map Project (Garun Jarduera Mapeatzeko Proiektua) proiektuaren burua da. Maila handiko nazioarteko ekimena da hau, garun-zirkuituetan neurona bakoitzaren jarduera erregistratzeko eta manipulatzeko xedea duena. Obamaren administrazioak babestu zuen proiektua, eta BRAIN ekimen gisa bataiatu zen. Yustek hainbat sari jaso ditu, eta horien artean New York Hiriaren Alkatearen Saria eta Neurozientzien Elkarteko Ikertzaile Gaztearen Saria nabarmentzen dira.

Pedro Miguel Etxenike egingo ditu moderatzaile lanak.

 

Programa

Ikasle eta irakasle parte hartzaileei harrera egin ostean, topaketa 10:30tan hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne.

Lehen zatia (ordu 1): Gonbidatutako ikerlarien aurkezpena: haien zientziarekiko grina, beren ibilbide pertsonala eta zientzialari gisa haiek izandako esperientzia.

Atsedena (ordu 1/2): kafea edo hamaiketakoa.

Bigarren zatia (ordu 1 1/2): Ikasleek galderak egingo dizkiete zientzialariei; galderak zozketaz aukeratutako dira han bertan.

LEKUA: Mitxelena aretoa, EHUko Bizkaia Aretoa. Abandoibarra 3, Bilbo.

DATA: 2015ko urriaren 20a, asteartea

ORDUTEGIA: 10:00etatik 13:30etara

Nahi dutenentzat, berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da.

Topaketan parte hartu ezin dutenentzat, ikastetxeetatik topaketa zuzenean jarraitzeko aukera ere eskainiko da streaming-en bidez, web honetan bertan jarriko den esteka erabiliz.

 

Aurreko urteetako edizioak

 

Aurreko urteetako edizioetako bideo guztiak ikusgai dipc.tv atarian.

 

 

 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

UPV

 

Telefonica

 

Eusko Jaurlaritza

 
top@DIPC 2015 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIƁN, Spain | info@topadipc.eu