Rafael Yuste
Brain Activity Map Project (Garun Jarduera Mapeatzeko Proiektua) proiektuaren burua da. Maila handiko nazioarteko ekimen bat da, garun-zirkuituetan neurona bakoitzaren jarduera erregistratzeko eta manipulatzeko xedea duena. Obamaren administrazioak berriki babestu du proiektua, eta BRAIN ekimen gisa bataiatu dute.
Rafael Yuste Biologia Zientzien eta Neurozientzien katedraduna da, Columbiako Unibertsitatean (AEB). Madrilen jaio zen, eta bertan jaso zuen prestakuntza. Unibertsitate Autonomoko medikuntzako doktore egin zen, Jiménez Díaz Ospitale Fundazioan. Cambridgeko (Erresuma Batua) LMBn, Sydney Brenner-en taldean ikerketa aldi labur baten ondoren, doktoregoko ikasketak egin zituen Larry Katz doktorearekin, Rockefeller Unibertsitatearen Torsten Wiesel laborategian (New York). Gero, lankidetzan jardun zuen Bell Laborategiekin, eta han lau urteko doktore-ondokoa egin zituen David Tank eta Winfreid Denk doktoreekin batera, Konputazio Biologikoko Sailean, Fisikako Dibisioaren barruan. 1996. urtean, Columbia Unibertsitatearen Biologia Zientzien Sailean sartu zen. 2005. urtean, HHMI ikertzaile eta Garun Zirkuituen Kavli Institutuko zuzendarikide izendatu zuten, Columbian.
Yuste doktorea eta haren laborategia "alderantzizko ingeniaritza" estrategia bat ari dira ezartzen, mikro-zirkuitu kortikalaren funtzioa ulertzeko, oinarrizko elementua baita garuneko azalaren arkitekturan. Gai horiek ikertzeko, Yuste aitzindaria izan da laser-irudiko tekniken garapenean eta aplikazioan, hala nola zirkuitu neuronalen kaltzio-irudiak, irudi bifotonikoa, eta fotoestimulazioa, konposatu kaiolatuak eta argi modulazio bidezko mikroskopia holografikoa erabiliz. Aurrerapen tekniko horien bidez hainbat patente sortu dira, eta horietako bi merkaturatzeko lizentzia dute dagoeneko.
Yustek hainbat sari jaso ditu, eta horien artean New York Hiriaren Alkatearen Saria eta Neurozientzien Elkarteko Ikertzaile Gaztearen Saria nabarmentzen dira.
Rafael Yuste's profile
Rafael Yuste's Laboratory webpage
YouTube
The Brain Activity Map Projec