Euskera
logo

Parte hartzeko baldintzak eta izen-ematea

Parte har dezaketen ikastetxeak: Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak.

Parte-hartzaileak: Ikastetxe bakoitzetik irakasle bat eta hiru ikasle joan daitezke.(Gainontzeko ikasleek, ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute dipc.tv atarian)

Ikasleen ezaugarriak: 2021/22 ikasturtean DBHko 4. maila edo batxilergo zientifikoko bi mailetatik edozein egiten ari diren ikasleak.

Ikastetxeek parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak: 2022ko martxoaren 9ra (epea luzatuta) bitarteko epean, webgune honetan aurrez izena ematea. Onartutako ikastetxeek posta elektronikoz jasoko dute parte-hartzearen baieztapena.

Ikastetxe bakoitzetik gehienez hiru ikaslek har dezakete parte, ikasleak hainbat mailatakoak edo maila berekoak izan daitezkelarik. Parte hartuko duten ikasleen aukeraketa irakasle arduradunaren esku utziko da. Ikasleen izenak eta baita zientzialariei egin nahi dizkieten galderak, 2022ko martxoaren 13a baino lehen adierazi beharko dira, baieztapen mezuan bidaliko diren argibideak jarraituz.

Parte hartuko duten ikastetxeak aukeratzeko irizpideak: Parte-hartzaileen aukeraketa izen-ematearen ordena jarraituz egingo da, aurreikusitako edukia bete arte (gutxi gora-behera 300 pertsona).

IZENA EMAN.

Informazio gehiagorako, info@topadipc.eu helbidean jar zaitezke gurekin harremanetan.

 

 

dipc

 

Eusko Jaurlaritza

 

Eureka

 

Telefonica

 
top@DIPC 2022 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA/SAN SEBASTIƁN, Spain | info@topadipc.eu