Euskera
logo
Hasiera

Juan Ignacio Cirac

Juan Ignacio Cirac Manresan jaio zen, 1965ean. 1988an Fisika Teorikoan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta 1991n doktoratu egin zen. 2001az geroztik Max Planck Sozietateko kide eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendari da (Garching, Alemania).

Aditua da konputazio kuantikoan eta bere aplikazioetan (informazioan), eta bere ikerketa nagusiak informazioaren teoria kuantikoaren arloan egin ditu. Bere teorien arabera, ordenagailu kuantikoak iraultza ekarriko du informazioaren mundura; izan ere, modu eraginkorragoan komunikatzea eta datuen tratamendua eta banku transferentziak modu seguruagoan egitea ahalbidetuko du.

Espainiako eta Austriako Zientzia Akademietako eta Ameriketako Fisika Sozietateko kide laguntzaile da. Hainbat sari jaso ditu, hala nola Austriako Zientzia Akademiako Felix Kuschenitz Saria (2001), Europako Zientzia Fundazioko Quantum Electronics Saria (2005), Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturiasko Printzea Saria (2006) BBVA Fundazioko Ezagueraren eta Kulturaren Mugak Saria Oinarrizko Zientzietan (2008), eta Franklin Domina (2010).

Elkarrizketa YouTube-n

Podcast. Ikasle batzuek egindako elkarrizketa. Oso interesgarria

Bideoa RTVE Mugako zientzialariak

Podcast EiTB Norteko Ferrokarrila

Elkarrizketa

“CONSUMER” aldizkarian

“La Vanguardia” egunkarian

 

 

Informazioa pdf batean jeitsi

 

on zientzia

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Nanogune

 

Eureka! Zientzia Museoa

 

Naturgas

 

Eusko Jaurlaritza

 
top@DIPC 2011 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu