Euskera
logo

Aurkezpena

Datorren abenduaren 2an, aurreko urteetan bezala, Donostia International Physics Center-ek (DIPC-k) Donostiako Eureka! zientzia museoan ospatuko den puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako irakasle eta ikasleen arteko topaketan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

DIPC-k ezagutzarekiko grina pizten jarraitu nahi du, gaur egungo eta etorkizuneko herritarrengan. Horregatik, aurten ere komunikazio jardueren artean garrantzi berezia eman nahi zaio hezkuntza komunitateari begira antolatzen direnen jarduerei, topaketen kasuan DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasle eta irakasleetan gauzatua.

Topaketaren helburu nagusia, zientzia eta teknologia ikasketetarako bokazioak bultzatzea da, ikasle gazteak ezagutzarekiko grinaz busti daitezen.

Topaketak aurreko urteetan atom by atom (2009) eta passion for knowledge (2010) kongresuetan egindako topaketen eredua jarraituko du, non ikasleek haien galderak eta zalantzak puntako ikerlariekin eztabaidatzeko aukera izan zuten. Ikertzaile gonbidatuak, Claude Cohen-Tannoudji (Fisikako Nobel Saritua 1997), Albert Fert (Fisikako Nobel Saritua 2007) eta Juan Ignacio Cirac (Asturiasko Printzea Saria 2006) zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei.

Topaketan parte hartzeko izen-emateak ikastetxeen bidez egingo dira, webgune honetan bertan eskuragarri dagoen formularioa beteaz. Web honetan topaketa zuzenean jarraitzeko aukera ere eskainiko da STREAMING-en bidez.

Topaketa Kutxako Eureka! Zientzia Museoak eta Naturgas energiak sustatu dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak, Garatu ekimenaren bidez, lagunduta.

 

Gonbidatuak

Claude Cohen-Tannoudji

Konstantinan (Aljeria) jaiotako frantziar fisikaria da. 1962an, Pariseko École Normale Supérieure-n lortu zuen doktoregoa. Urte askoz fisika atomikoko eta molekularreko irakasle gisa aritu zen Pariseko Collage de France ikerketa-zentro ospetsuan. Tannoudji irakasleak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Fisikako Nobel saria (1997), Steven Philips eta Steven Chu zientzialariekin batera, laser izpiekin atomoak hozteko eta harrapatzeko metodoak garatzeagatik.

Albert Fert

Matematika eta fisika arloko master programak egin zituen Albert Fertek Frantziako Goi Mailako Eskola Normalean eta, 1970ean, fisikan doktoratu zen Paris Sud Unibertsitatean; hain zuzen ere, azken unibertsitate horretako irakaslea da 1976tik. 1988an, Albert Ferte-k eta aldi berean, Peter Grünbergek ere era independentean magnetoerresistentzia erraldoia arukitu zuten. Aurkikuntza hori dela eta biek 2007ko Fisikako Nobel saria partekatu zuten.

Juan Ignacio Cirac

Manresan jaio zen 1965an. 1988an Fisika Teorikoan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta 1991n doktoratu egin zen. 2001az geroztik Max Planck Sozietateko kide eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendari da Garching-en, Alemania. Konputazio kuantikoan aditua, besteak beste, 2006 urtean Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturiasko Printzea Saria jaso zuen.

Pedro Miguel Etxenike izango da moderatzailea.

 

Programa

Topaketa 10:30tan hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne. Nahi dutenentzat, berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da.

Lehen zatia (ordu 1): Gonbidatutako ikerlarien aurkezpena: haien zientziarekiko grina, beren ibilbide pertsonala eta zientzialari gisa haiek izandako esperientzia.

Atsedena (ordu 1/2): kafea edo freskagarriak.

Bigarren zatia (ordu 3/2): Ikasleek galderak egingo dizkiete zientzialariei; galderak zozketaz aukeratutako dira.

LEKUA: Eureka! zientzia museoa, Donostia.

DATA: 2011ko abenduaren 2a

ORDUTEGIA: 10:30etatik 13:30etara

 

Parte hartzeko baldintzak eta Izen-ematea

Parte har dezaketen ikastetxeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, gehienez 40 ikastetxe.

Parte-hartzaileak: Ikastetxe bakoitzetik irakasle bat eta hiru ikasle joan daitezke. Gainontzeko ikasleek, ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute webgune honen bidez.

Ikasleen ezaugarriak: 2011/12an DBHko 4. maila edo batxilergo zientifikoko bi mailetatik edozein egiten ari direnak eta ondorengo baldintzak betetzen dituztenak:

  • Topaketen gaiekin erlazionatutako ikasgaietan errendimendu ona izatea.

  • Ingeles maila ona.

Ikastetxeek parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:

Urriaren 17tik azaroaren 4ra arteko epean, webgune honetan izena ematea. Onartutako ikastetxeek posta elektronikoaz jasoko dute parte-hartzearen baieztapena.

Ikastetxe bakoitzetik hiru ikasleek har dezakete parte, ikasleak hainbat mailatakoak edo maila berekoak izan daitezkeelarik. Ikasleen izenak eta baita zientzialariei egin nahi dizkieten galderak ere, azaroaren 16a baino lehen adierazi beharko dira, baieztapen mezuan bidaliko diren argibideak jarraituz.

Azpimarratu behar da ikastetxe bakoitzetik gehienez lau pertsona sartuko direla, hau da, hautatutako hiru ikasleak eta laguntzen dituen irakaslea.

Parte hartuko duten ikastetxeak aukeratzeko irizpideak: Parte-hartzaileen aukeraketa izen-ematearen ordena jarraituz egingo da, aretoaren edukia bete arte (160 pertsona = 40 ikastetxe).

Zalantzarik izanez gero, info@topadipc.eu posta elektronikoaren bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Izen-ematearen eskaera egiteko saka ezazu hemen.

 

Aurreko urteak

 

 

on zientzia

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Nanogune

 

Eureka! Zientzia Museoa

 

Naturgas

 

Eusko Jaurlaritza

 
top@DIPC 2011 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu