Euskera
logo
Hasiera

Claude Cohen-Tanoudji

claude-cohen-tannoudji-1-sized.jpgKonstantinan (Aljeria) jaiotako frantziar fisikaria da. 1962an, Pariseko Goi Mailako Eskola Normalean (École Normale Supérieure-ENS) lortu zuen doktoregoa. 1960an, Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalean (Centre National de la Recherche Scientifique-CNRS) sartu zen, eta bertan aritu zen 1964ra arte; urte horretan, Pariseko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten. 1973an, fisika atomikoko eta molekularreko irakasle gisa hasi zen Pariseko Collage de France ikerketa-zentro ospetsuan, eta lan horretan aritu zen urte luzez. Cohen-Tannoudji irakasleak irakaskuntza-esperientzia handia duenez, hainbat testuliburu argitaratu ditu, eta fisikako ikasleek, unibertsitatekoek zein graduondokoek, biziki balioesten dituzte.

Laser izpiekin atomoak geratzeko, hozteko eta harrapatzeko erabili daitezkeen hainbat mekanismori buruzko ikerketan aitzindaria izan zen. Cohen-Tannoudji eta bere taldea izan ziren aurrenekoak atomoak tenperatura oso baxuetan hozten, zero absolutuaren milioirena baino tenperatura baxuagoan. Cohen-Tannoudjik eta beste zenbait zientzialarik diseinatutako teknikek hainbat aplikazio espezifiko ekarri dituzte, hala nola zehaztasun handiko ordulari atomikoak, doitasun handiko interferometro atomikoak, eta grabitatearen indarra eta errotazioaren abiadura neurtzeko girometroak. Era berean, teknika horiek funtsezkoak izan dira materiaren egoera berriak ekoizteko, Bose-Einstein kondentsatuak, esaterako. Cohen-Tannoudji irakasleak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Fisikako Nobel saria (1997), Steven Philips eta Steven Chu zientzialariekin batera, laser izpiekin atomoak hozteko eta harrapatzeko metodoak garatzeagatik.

Autobiografia

Passion for Knowledge (2011) "Using light for manipulating atoms"

Passion for Knowledge (2011) topaketak irakasleekin

“El País” egunkarian

“Gara” egunkarian

 

 

Informazioa pdf batean jeitsi

 

on zientzia

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Nanogune

 

Eureka! Zientzia Museoa

 

Naturgas

 

Eusko Jaurlaritza

 
top@DIPC 2011 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu