Euskera
logo
Hasiera

Aaron Ciechanover

Israelen jaio zen. Jerusalemgo He-brew Unibertsi-tateko Medikun-tza eskolan lortu zuen lizentziatu-ra eta masterra. Technion - Israel Institute of Technology institutuan doktoratu 1981ean, eta egun bertako Ikerketako Irakasle Gailena da. Han, graduondoko ikaslea zela, Avram Hershko doktorearekin batera eta Filadelfiako (AEB) Fox Chase Cancer Center zentroko Irwin A. Rose doktorearekin lankidetzan, aurkikuntza hau egin zuen: ubikitina proteinaren lotura beste diana-proteina batekin proteina hura degradatzeko lehen seinalea dela. Elkarrekin, degradazio mekanismo hori deszifratu, eta haren erregulazio funtzio nagusiak zehaztu zituzten. Ubikitinak hainbat prozesu zelularretan eginkizun garrantzitsua du eta sistema horretan anomaliak egoteak gaixotasun askoren mekanismo patogenikoen atzean dago. Ezagutza hau farmako berriak garatzeko oinarria izan da.

Ciechanover irakasleak sari ugari jaso ditu, ubikitina bidezko proteinen degradazioaren aurkikuntza dela eta, Hershko eta Rose irakasleekin partekatutako Kimikako Nobel Saria 2004ean, besteak beste. Era berean, Ciechanover munduko zientzia akademi garrantzitsu askoren kidea da, batzuk aipatzearren: AEBko Kimikako Elkartearen ohorezko kidea, Arteen eta Zientzien Akademia Amerikarrekoa ohorezko kidea, eta Israelgo Zientzien eta Gizarte Zientzien Akademia Nazionalekoa.

Autobiografia

Curriculum Vitae

Bideo-elkarrizketa

YouTube I

YouTube II

YouTube III

Nobelaren ikerkuntza azalduz

 

 

Informazioa pdf batean jeitsi

 

on zientzia

 

 

dipc

 

Euskampus

 

UPV

 

Naturgas

 

Eusko Jaurlaritza

 
top@DIPC 2012 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu