Euskera
logo
Hasiera

Sir Tim Hunt

Ingalaterran jaio zen. Cambridge-ko Unibertsita-tean ikasi zuen biologia eta ber-tan doktoratu zen 1968an. Jada bere lehen ikerketetatik, hemoglobinarekin lanean, ohartu zen, sistema biologiko eredu sinpleekin lan egiteak zituen abantailez. 1982an, itsasoko trikuaren arrabekin lanean, ziklina delako proteina aurkitzen du. Proteina honek zelulen zikloaren erregulazioan funtsezko papera jokatzen duela erakutsi zuten gerora. Lan hauek direla eta, 2001ean Fisiologia eta Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen Leland H. Hartwell eta Sir Paul Nurse-rekin batera.

1990. urtetik geroztik Erresuma Batuko Kantzerraren Ikerkuntzarako London Research Institute delakoan aritu da lanean, non Zelula Zikloaren Kontrol laborategiaren burua izan den urte askotan. Ingalaterrako Royal Society elkarteko kide egin zuten 1991 urtean, eta AEBko Zientzien Akademia Nazionalaren kidea ere 1999an, besteak beste. 2006ean Domina Erreala jaso zuen eta urte berean Ingalaterrako erreginak Sir izendatu zuen.

Autobiografia

Audio-elkarrizketa I

Audio-elkarrizketa II

YouTube

Nobelaren ikerkuntza azalduz

 

 

Informazioa pdf batean jeitsi

 

on zientzia

 

 

dipc

 

Euskampus

 

UPV

 

Naturgas

 

Eusko Jaurlaritza

 
top@DIPC 2012 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu