Ginés Morata

Biologia ikaske-tak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Complutense-an eta bertan doktoratu zen 1973an. Egun, Ikerkuntza Irakaslea da Consejo Superior de Investigaciones CientÃficas-eko (CSIC-eko) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomako Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentruan. Zentru horretako zuzendari izan zen ere 1990-1991 urteetan. Morata irakaslea garapen genetikan aditua da, bereziki Drosophila melanogaster elbiaren egitura biologikoa-ren ikerkuntzan aditua. Elbi honen genetikaren ezagutzak, gizakiaren garapenaren biologia ezagutzeko balio du eta etorkizunean, organo ezberdinen erregenerazio zelularrarekin zerikuzia duten galderak argitzen lagun dezake. Aurrerapen hauek kantzerraren aurkako medikamentu berriak egin ahal izateko erabili daitezke, eta agian, gizakiaren zahartzea kontrolatzeko.
Morata irakasleak munduko ikerkuntza erakunde ezberdinetan burutu du bere lana, Ingalaterran, Oxford eta Cambridge Unibertsitateetan, Estatu Batuetan, Californian, eta baita Frantzian eta Suizan ere. Jaso dituen sari askoren artean aipatzekoak dira, Ramon y Cajal Ikerkuntza Sari Nazionala 2002an, Andaluziako Urrezko Domina 2003an, Mexikoko Zientzia eta Teknologia Saria 2004ean eta 2007ko Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturiasko Printzea Saria.
Bideo-elkarrizketa I
Bideo-elkarrizketa II
YouTube
Bideo laburra
Elkarrizketa I
Elkarrizketa II