Juan Ignacio Cirac
Juan Ignacio Cirac Manresan jaio zen, 1965ean. 1988an Fisika Teorikoan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta 1991n doktoratu egin zen. 2001az geroztik Max Planck Sozietateko kide eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendari da (Garching, Alemania).
Aditua da konputazio kuantikoan eta bere aplikazioetan (informazioan), eta bere ikerketa nagusiak informazioaren teoria kuantikoaren arloan egin ditu. Bere teorien arabera, ordenagailu kuantikoak iraultza ekarriko du informazioaren mundura; izan ere, modu eraginkorragoan komunikatzea eta datuen tratamendua eta banku transferentziak modu seguruagoan egitea ahalbidetuko du.
Espainiako eta Austriako Zientzia Akademietako eta Ameriketako Fisika Sozietateko kide laguntzaile da. Hainbat sari jaso ditu, hala nola Austriako Zientzia Akademiako Felix Kuschenitz Saria (2001), Europako Zientzia Fundazioko Quantum Electronics Saria (2005), Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturiasko Printzea Saria (2006) BBVA Fundazioko Ezagueraren eta Kulturaren Mugak Saria Oinarrizko Zientzietan (2008), Franklin domina (2010) eta Wolf Fundazioaren Fisika Saria (2013).
Passion for Knowledge - Quantum 13 (2013) - Topaketak ikasleekin ( I zatia; II zatia)
Passion for Knowledge - Quantum 13 (2013) - Etorkizuneko superordenagailuak. Nolakoak izango dira superordenagailuak 50 urte barru?
La2-en elkarrizketa
CulturaCientifica.com-en elkarrizketa