Euskera
logo

Eskerrikasko guztioi!

Aurreko astelehenean, abenduaren 15an Donostia International Physics Center-ek (DIPCk) bultzatuta, Euskampus, EHU/UPV-ko Nazioarteko Bikaintasun Kanpusaren testuinguruan, eta Telefónica-ren babesarekin, top@DIPC Zientziarekin Solasean! topaketaren VI edizioaren bigarren jardunaldia ospatu genuen.

Eureka! Zientzia Museoan 48 ikastetxeetako 250 ikasle eta irakasle inguru bildu zineten Albert Fert eta Elena Cattaneo irakasleekin solasaldian aritzeko. Topaketaren arrakasta batez ere zuen, ikasleon, jarrera positibo eta parte-hartzaileari esker izan zen. Zuek izan zineten protagonista nagusiak... gogoan izan Cattaneok esandakoa: "The future is in your hands!"

Antolatzaileok gure esker ona eman nahi dizuegu ekitaldian parte-hartu eta lagundu duzuen guztioi. Bereziki, zuen zientziarekiko grina ikasleei transmititzen diezuenoi, eta topaketa hauetara urtero urtero etortzen zaretenoi, irakasleoi.

Eskerrak luzatu nahi dizkiegu haien laguntzarekin aurtengo topaketa posible egin duten erakundeei ere: Telefonica, Kutxa Gizarte Ekintza, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari eta Euskampus Fundazioari.

Topaketaren bideoa jada ikusgai dago dipc.tv helbidean eta argazkiak gure flickr-ean dituzue eskura.

Mila esker guztioi, ikasle, irakasle, eta Albert eta Elenari... hurren arte!

 

 

Aurkezpena

Aurreko urteetako bidea jarraituz, Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketaren VI. edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketa honetan, ikertzaile gonbidatuek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei.

Topaketa hauen helburu nagusia, Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea da, ikasle gazteak ezagutzarekiko grinaz busti daitezen.

top@DIPC - Zientziarekin solasean! ekitaldia Euskampus, Nazioarteko Bikaintasun Campusaren baitan antolatzen da.

 

Topaketak

Aurten bi topaketa ospatuko dira:

Bilbao, Urriaren 2ko topaketa, Gran Via-ko BBK Aretoa

Gonbidatuak:

Donostia, Abenduaren 15eko topaketa, Eureka! Zientzia Museoa

Gonbidatuak:

  • Albert Fert, Fisikako Nobel Sariduna (2007)
  • Elena Cattaneo, Italiar errepublikako Zientzia Saria Medikuntzan eta Urrezko Domina (2001)

 

Bi topaketetan Pedro Miguel Etxenike-k egingo ditu moderatzaile lanak.

Topaketan parte hartzeko bidea ez duten ikasleek, euren ikastetxeetatik jarraitzeko aukera izango dute streaming-en bidez, web honetan bertan.

 

BERRIA! Telefonica saria galderarik...

Donostiako jardunaldiak, DIPCren patronoa den Telefónica-ren babes berezia jasoko du. Haren eskutik galderarik berritzaileena, burutsuena, interesgarriena, argiena, irudimentsuena, txundigarriena edo originalena sarituko da.

Sari honekin, DIPCk eta Telefónica-k, ahalik eta galdera diferenteenak bidaltzeko aparteko motibazio apur bat eskaini nahi diete topaketan parte hartuko duten ikastetxeei, eta era horretara topaketa bera aberastea lortu. Jakin-mina piztuko duten erantzunak izango dituzten galderak nahi ditugu, bokazio zientifikoak sustatzearren galdera interesgarriak erantzun interesgarriak jasotzeko.

Hiru sari banatuko dira, jasotzen diren galdera guztien artetik aukeratuz, hiru galdera onenei sari bana. Telefónica-k aukeratuko ditu hiru galdera sarituak, kasu bakoitzean zergatik irabazi duten nabarmenduz.

 

Izen-ematea

Topaketetan izen-ematea ikastetxeen bidez egingo da, parte hartze arauak eta inskripzio arauak jarraituz eta webgune honetan eskuragarri dagoen formularioa betez.

 

Aurreko urteetako edizioak

 

Aurreko urteetako edizioetako bideo guztiak ikusgai dipc.tv atarian.

 

 

 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Eusko Jaurlaritza

 

BBK Kutxabank

 

Eureka

 

Telefonica

 
top@DIPC 2014 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu