Euskera
logo

Topaketa abenduaren 15ean Donostiako Eureka! Zientzia Museoan

 

Gonbidatuak

Elena Cattaneo

Elena Cattaneo (Milanen jaioa 1962an), Farmazian lizentziatu zen 1986an eta Farmaziara aplikatutako Bioteknologian jaso zuen doktoregoa. Ondoren, Estatu Batuetara joan zen urte batzuez eta MIT-ko Zientzia Kognitibo eta Burmuineko Zientzien Departamentuan aritu zen ikertzen. Bere ikerketa, ama zelula neuronalen biologian eta hauek medikuntza, farmakologia, toxikologia eta albaitaritzan izan ditzaketen aplikazioetan eta Huntington gaixotasuna sortzen duten mekanismoen azterketan lerratzen da. Elena Cattaneok sari ugari jaso ditu, horien artean, italiar errepublikako Zientzia Saria Medikuntzan eta Urrezko Domina (2001), eta Stem Cell Person of the Year saria, ama zelulen alorrean urteko pertsonarik eraginkorrena izateagatik.

Albert Fert

Matematika eta fisika arloko master programak egin zituen Albert Fertek Frantziako Goi Mailako Eskola Normalean eta, 1970ean, fisikan doktoratu zen Paris Sud Unibertsitatean 1976ean. 1988an, Albert Fertek magnetoerresistentzia erraldoiak burdin eta kromozko multigeruzetan duen eragina aurkitu zuen; aurkikuntza hori espintronikaren jatorri bezala onartuta dago zabalki. Aldi berean, Peter Grünbergek ere era independentean aurkitu zuen magnetoerresistentzia erraldoia Jülich Ikerketa Zentroan, eta, ondorioz, 2007ko Fisikako Nobel saria biek partekatu zuten.

 

BERRIA! Telefonica saria galderarik...

Donostiako jardunaldiak, DIPCren patronoa den Telefónica-ren babes berezia jasoko du. Haren eskutik galderarik berritzaileena, burutsuena, interesgarriena, argiena, irudimentsuena, txundigarriena edo originalena sarituko da.

Sari honekin, DIPCk eta Telefónica-k, ahalik eta galdera diferenteenak bidaltzeko aparteko motibazio apur bat eskaini nahi diete topaketan parte hartuko duten ikastetxeei, eta era horretara topaketa bera aberastea lortu. Jakin-mina piztuko duten erantzunak izango dituzten galderak nahi ditugu, bokazio zientifikoak sustatzearren galdera interesgarriak erantzun interesgarriak jasotzeko.

Hiru sari banatuko dira, jasotzen diren galdera guztien artetik aukeratuz, hiru galdera onenei sari bana. Telefónica-k aukeratuko ditu hiru galdera sarituak, kasu bakoitzean zergatik irabazi duten nabarmenduz.

 

Egitaraua

Ikasle eta irakasle parte hartzaileei harrera egin ostean, topaketa 10:30tan hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne. Nahi dutenentzat, aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

Lehen zatia (ordu 1): Gonbidatutako ikerlarien aurkezpena: haien zientziarekiko grina, beren ibilbide pertsonala eta zientzialari gisa haiek izandako esperientzia.

Atsedena (ordu 1/2): kafea edo hamaiketakoa.

Bigarren zatia (ordu 1 1/2): Ikasleek galderak egingo dizkiete zientzialariei; galderak zozketaz aukeratutako dira momentu berean.

LEKUA: Eureka! Zientzia Museoa, Donostia

DATA: 2014ko abenduaren 15a, astelehena

ORDUTEGIA: 10:00etatik 13:30etara

 

 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Eusko Jaurlaritza

 

BBK Kutxabank

 

Eureka

 

Telefonica

 
top@DIPC 2014 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu