Euskera
logo
Hasiera

Elena Cattaneo

Elena Cattaneo (Milanen jaioa 1962an), Farmazian lizentziatu zen 1986an eta Farmaziara aplikatutako Bioteknologian jaso zuen doktoregoa. Ondoren, Estatu Batuetara joan zen urte batzuez eta MIT-ko Zientzia Kognitibo eta Burmuineko Zientzien Departamentuan aritu zen ikertzen. Garai hartan, ama zelula neuronalen diferentziazioa aztertzen hasi zen nukleo estriatuan, hainbat gaixotasun neurodegeneratiboren pato-fisiologiarekin erlazionatua dagoen burmuineko sailean. Tarte labur batez, Lund-eko Unibertsitatean (Suezia) burmuineko mentu-teknikak ikasten aritu zen.

Italiara itzultzean, Milango Unibertsitatean hasi zuen bere karrera akademikoa eta Huntington gaixotasunaren ikerketara bideratu zuen. Gaur egun Ama Zelulen Biologia eta Gaixotasun Neurodegeneratiboen Farmakologia Laborategiko zuzendaria da Zientzia Farmakologikoen Departamentuan. Era berean, UniStem-en sortzaileetako bat eta zuzendaria ere bada.

Bere ikerketa, ama zelula neuronalen biologian eta hauek medikuntza, farmakologia, toxikologia eta albaitaritzan izan ditzaketen aplikazioetan eta Huntington gaixotasuna sortzen duten mekanismoen azterketan lerratzen da.

Elena Cattaneok sari ugari jaso ditu, horien artean, italiar errepublikako Zientzia Saria Medikuntzan eta Urrezko Domina (2001), Marisa Bellisario Saria (2006), Chiara D´Onofrio Saria (2006) eta Grande Ippocrate Saria (2008). Bioetika italiar batzorde nazionaleko eta Academia dei Lincei-eko kidea da. 2013an, bizi bitarteko senatari izendatu zuen italiar errepublikak, bere meritu zientifiko eta sozialengatik eta Stem Cell Person of the Year saria jaso zuen, ama zelulen alorrean urteko pertsonarik eraginkorrena izendatuz.

Cattaneo Lab

Youtube-n bideoa

 

 

 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Eusko Jaurlaritza

 

BBK Kutxabank

 

Eureka

 

Telefonica

 
top@DIPC 2014 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu