Euskera
logo

Parte hartzeko baldintzak eta Izen-ematea

Parte har dezaketen ikastetxeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak.

Parte-hartzaileak: Ikastetxe bakoitzetik irakasle bat eta lau ikasle joan daitezke. (Gainontzeko ikasleek, ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute webgune honen bidez.)

Ikasleen ezaugarriak: 2014/15an DBHko 4. maila edo batxilergo zientifikoko bi mailetatik edozein egiten ari diren ikasleak.

Ikastetxeek parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:

Ekainaren 23tik irailaren 5era arteko epean, webgune honetan aurrez izena ematea. Onartutako ikastetxeek posta elektronikoaz jasoko dute parte-hartzearen baieztapena.

Bilboko topaketetan parte hartzen duten taldeek, ikasle/irakasleen izenak eta baita zientzialariei egin nahi dizkieten galderak ere, irailaren 12a baino lehen adierazi beharko dituzte, baieztapen mezuan bidaliko zaizkien argibideak jarraituz. Donostiako topaketan parte hartuko dutenen izenak eta galderak bidaltzeko epea berriz azaroaren 27an amaituko da.

Parte hartuko duten ikastetxeak aukeratzeko irizpideak: Parte-hartzaileen aukeraketa izen-ematearen ordena jarraituz egingo da, aurreikusitako edukia bete arte. Plazak libre geratzen badira, eta inskripzio ordena errespetatuz, ikastetxe batzuk bi topaketetan parte hartzeko aukera izango dute.

Izena emateko epea itxita dago.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan info@topadipc.eu helbidean.

 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Eusko Jaurlaritza

 

BBK Kutxabank

 

Eureka

 

Telefonica

 
top@DIPC 2014 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIƁN, Spain | info@topadipc.eu