Euskera
logo
Hasiera

Albert Fert

Matematika eta fisika arloko master programak egin zituen Albert Fertek Frantziako Goi Mailako Eskola Normalean eta, 1970ean, fisikan doktoratu zen Paris Sud Unibertsitatean; hain zuzen ere, azken unibertsitate horretako irakaslea da 1976tik. CNRS/Thales Fisikako Unitate Mistoko laborategiak bertako zuzendari zientifiko izendatu zuen Albert Fert, Frantziako Ikerketa Zientifikoen Zentroaren eta Thales Taldearen arteko elkarlana errazteko. Michiganeko Estatu Unibertsitateko (AEB) fisikako irakasle albokoa ere bada.

1988an, Albert Fertek magnetoerresistentzia erraldoiak burdin eta kromozko multigeruzetan duen eragina aurkitu zuen; aurkikuntza hori espintronikaren jatorri bezala onartuta dago zabalki. Albert Ferten aldi berean, Peter Grünbergek ere era independentean aurkitu zuen magnetoerresistentzia erraldoia Jülich Ikerketa Zentroan, eta, ondorioz, 2007ko Fisikako Nobel saria Albert Fertek eta Peter Grünbergek partekatu zuten.

Autobiografia

"Noticias de Gipuzkoa" egunkarian

Galdera erantzunak YouTube

"El País" egunkarian

 

 

 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Eusko Jaurlaritza

 

BBK Kutxabank

 

Eureka

 

Telefonica

 
top@DIPC 2014 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu