Euskera
logo

Topaketa urriaren 2an Bilboko Gran Via-ko BBK Aretoan

 

Gonbidatuak

Claude-Cohen Tannoudji

Konstantinan (Aljeria) jaiotako frantziar fisikaria da. 1962an, Pariseko Goi Mailako Eskola Normalean (École Normale Supérieure-ENS) lortu zuen doktoregoa. 1997an argi laserraren laguntzaz atomoak hozteko eta harrapatzeko metodoak garatzeagatik Fisikako Nobel Saria jaso zuen. Cohen-Tannoudjik eta beste zientzialari batzuek diseinatutako teknikek hainbat aplikazio espezifiko sorrarazi dituzte, hala nola zehaztasun handiko ordulari atomikoak, doitasun handiko interferometro atomikoak, eta grabitatearen indarra eta errotazioaren abiadura neurtzeko girometroak.

Juan Ignacio Cirac

Juan Ignacio Cirac Manresan jaio zen, 1965ean. 1988an Fisika Teorikoan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta gaur egun Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendari da (Garching, Alemania). Konputazio kuantikoan eta bere aplikazioetan aditua izanik (informazioan), ordenagailu kuantikoek informazioaren munduan iraultza eragingo dutela iragarri du. Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren Asturiasko Printzea Saria (2006) eta Wolf Fundazioaren Fisika Saria 2013 jaso ditu besteak beste.

 

Egitaraua

Ikasle eta irakasle parte hartzaileei harrera egin ostean, topaketa 10:30tan hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne. Nahi dutenentzat, aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

Lehen zatia (ordu 1): Gonbidatutako ikerlarien aurkezpena: haien zientziarekiko grina, beren ibilbide pertsonala eta zientzialari gisa haiek izandako esperientzia.

Atsedena (ordu 1/2): kafea edo hamaiketakoa.

Bigarren zatia (ordu 1 1/2): Ikasleek galderak egingo dizkiete zientzialariei; galderak zozketaz aukeratutako dira momentu berean.

LEKUA: Gran Via-ko BBK Aretoa, Bilbao

DATA: 2014ko urriaren 2a, osteguna

ORDUTEGIA: 10:00etatik 13:30etara

PROPOSATUTAKO GALDERAK: Fitxategi honetan aurki dezakezue urriaren 2n Bilbon ospatuko den topaketan gonbidatuei egiteko proposatutako galdera sorta

 

 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Eusko Jaurlaritza

 

BBK Kutxabank

 

Eureka

 
top@DIPC 2014 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu