Euskera
logo
Hasiera

David Wineland

David Wineland Ipar Amerikako Wisconsin estatuan jaio zen. Berkeley-ko Unibertsitatean (Kalifornia) lizentziatu zen Fisikan 1965ean eta jarraian, Harvard-eko Unibertsitatean egin zuen doktoregoa. Horren ondoren, Washington-eko Unibertsitatean aritu zen ikertzen eta 1975ean Boulder-go Estandarren Bulego Nazionalean (Colorado) hasi zen lanean, gerora NIST deitzera pasa zena, eta ioien metaketan espezializatutako ikerketa taldea abiarazi zuen bertan. Gaur egun, Colorado-ko Unibertsitatean ere egiten du lan eta bere ikerketak materia eta argiaren arteko elkarrekintzan oinarritzen dira.

2012an, David Wineland-ek Serge Haroche-kin partekatu zuen Fisikako Nobel Saria, "banakako partikula kuantikoak suntsitu gabe behatu eta manipulatzea ahalbidetzen zuten lan esperimental aitzindariei" esker. Modu independentean lan eginez, ordura arte pentsaezina zen mugarri bat jarri zuten, atomoen propietate kuantikoak modu indibidualean aztertzea: Wineland-ek fotoien laguntzaz ioiak geldiarazi eta aztertzea lortu zuen. Harochek berriz, kontrako bidea jarraituz, atomoak erabiliz fotoiak geldiaraztea eta haien propietateak aztertzea lortu zuen.

Aurkikuntza hauek egungo fotonika ikerketa arloaren oinarriak ezarri ditu, hots, fotoi eta argi partikulen propietateez baliatzen den teknologia berriak sortu eta lege fisikoen ulermenean sakontzen duena. Ikerketa lerro honetatik eratortzen diren aurrerapenen artean, ordenagailu kuantiko ultrabizkor eta erloju kuantiko ultrazehatzak nabarmentzen dira. Hain zuzen ere, Wineland-ek eraiki duen erloju kuantikoa, gaur egun denbora neurtzeko erabiltzen diren zesiozko erloju atomikoak baino ehun aldiz zehatzagoa da.

Wineland Amerikako Fisika Elkarteko eta Amerikako Optika Elkarteko kidea da eta, 1992az geroztik, Estatu Batuetako Akademia Nazionaleko partaidea da. 2012an jasotako Fisikako Nobel Sariaz gain, jaso ditu beste zenbait sari eta ohore, Einstein domina Laser Zientziei (1996), Domina Nazionala Fisika Zientzietan (2007), Herbert Walther Saria (2008) eta Benjamin Franklin domina Fisikan (2010) Peter Zoller eta Juan Ignacio Cirac zientzialari espainiarrarekin batera.

Autobiografia

David Wineland's group webpage

Bideo-elkarrizketa (1)

Bideo-elkarrizketa (2)

YouTube (1)

YouTube (2)

Bere ikerkuntza (1)

Bere ikerkuntza (2)

 

 

Informazioa pdf batean jeitsi


 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

UPV

 

Telefonica

 

Eusko Jaurlaritza

 
top@DIPC 2015 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu