Euskera
logo
Hasiera

Albert Fert

Albert Fert Frantziako Carcassonne hirian jaio zen. Matematika eta fisikako gradu ikasketak burutu zituen Frantziako École Normale Supérieu-ren, eta 1970ean, fisikan doktoratu zen Université Paris-Sud-en; hain zuzen ere, azken unibertsitate horretako irakaslea da 1976 geroztik, egun bertako irakasle emeritua izanik. Michiganeko Estatu Unibertsitateko (AEB) fisikako irakasle albokoa ere bada. Unité Mixte de Physique CNRS/Thales, Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) eta Thales Group konpainiaren arteko lankidetza ikerketa zentroaren ikertzaile fundatzaileen artean egon zen 1995an, eta bertako zuzendari zientifikoa izan da ordutik. Albert Fertek sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu, besteak beste, Frantziako Zientzia Akademiako kidea da, eta mundu osoko dozena bat unibertsitateek Doctor Honoris Causa izendatu dute ere.

1988an, Albert Fertek magneto-erresistentzia erraldoia (GMR) delakoa aurkitu zuen burdin eta kromozko multigeruzetan; aurkikuntza hori espintronikaren jatorri bezala onartuta dago zabalki. Aldi berean era independentean, Peter Grünbergek ere magneto-erresistentzia erraldoia aurkitu zuen Alemaniako Jülich Ikerketa Zentroan. Aurkikuntza horren ondorioz, Albert Fertek eta Peter Gr¨nbergek 2007ko Fisikako Nobel saria partekatu zuten. GMRn oinarritutako espintronika, elektroiaren kargaz gain, elektroiaren magnetismoa, hots, bere espina ere erabiltzea helburu duen ikerketa eta garapen arloa da. Alor horretatik garatu diren zenbait gailu jadanik egunero erabiltzen ditugu, hara nola, ordenagailuetako disko gogorrak irakurtzeko. Gaur egun, Fert irakasleak fisika kondentsatuko ikerketa esperimental eta teorikoetan jarraitzen du lanean, batez ere espintronika eta nanoegitura magnetikoetan.

Autobiografia

Elkarrizketa Diario Vasco 25/07/2016

Elkarrizketa Universitat de Barcelona

Elkarrizketa MadrI+d 26/05/2008

Elkarrizketa You Tube-n (8')

Galdera-erantzunak You Tuben

Podcast Scientific American

"El País" egunkarian

 

 

Informazioa pdf batean jeitsi


 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Eusko Jaurlaritza

 

Eureka

 

Telefonica

 
top@DIPC 2017 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu