Euskera
logo

Parte hartzeko baldintzak eta izen-ematea

Parte har dezaketen ikastetxeak: Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, gehienez 50 bat ikastetxe.

Parte-hartzaileak: Ikastetxe bakoitzetik irakasle bat eta lau ikasle joan daitezke. (Gainontzeko ikasleek, ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute dipc.tv atarian)

Ikasleen ezaugarriak: 2017/18 ikasturtean DBHko 4. maila edo batxilergo zientifikoko bi mailetatik edozein egiten ari diren ikasleak.

Ikastetxeek parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak: 2017ko ekainaren 12tik irailaren 20ra arteko epean, webgune honetan aurrez izena ematea. Onartutako ikastetxeek posta elektronikoz jasoko dute parte-hartzearen baieztapena.

Ikastetxe bakoitzetik gehienez lau ikasleek har dezakete parte, ikasleak hainbat mailatakoak edo maila berekoak izan daitezkeelarik. Parte hartuko duten ikasleen aukeraketa irakasle arduradunaren irizpidepean izanen da guztiz. Ikasleen izenak eta baita zientzialariei egin nahi dizkieten galderak, 2017ko urriaren 6a baino lehen adierazi beharko dira, baieztapen mezuan bidaliko diren argibideak jarraituz.

Parte hartuko duten ikastetxeak aukeratzeko irizpideak: Parte-hartzaileen aukeraketa izen-ematearen ordena jarraituz egingo da, aurreikusitako edukia bete arte (gutxi gora-behera 250 pertsona = 50 ikastetxe).

Izen-ematearen eskaera egiteko saka ezazu hemen.

Informazio gehiagorako, info@topadipc.eu posta elektroniko bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

 

 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Eusko Jaurlaritza

 

Eureka

 

Telefonica

 
top@DIPC 2017 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA/SAN SEBASTIƁN, Spain | info@topadipc.eu