Mairi Sakellariadou - Fisika Teorikoa eta Kosmologia

"Einsteinen erlatibitate orokorraren teoria osatzeko gai bagara, unibertsoaren misterioak argitu ahal izango ditugu"
Mairi Sakellariadou zientzialariaren ikerketa alorra fisika teorikoa eta kosmologia dira. Batez ere, unibertso goiztiarraren fisikan zentratzen da eta uhin grabitazionalak lehen aldiz aurkitu dituen ikerlari taldearen kide da.
Uhin grabitazionalak
Duela ia 100 urte, Einsteinek uhin grabitazionalen existentzia iragarri zuen, hots, unibertsoko gertaera bortitzek espazio-denboran eragiten zituzten perturbazioak. Einsteinek uhin hauek "vanishingly small" (desagertzeko adina txikiak) izango zirela iragarri zuen, eta ia detektaezinak. Azken mendeko aurkikuntza astronomikoei eta aurrerakuntza teknologikoei esker, 2016. urtean, Mairi Sakellariadou fisikaria kide duen LIGO kolaborazioko zientzialari taldeak, uhin grabitazionalak aurkitu zituen lehen aldiz Lurrean milaka kilometrotara kokatuak dauden bi interferometroren bitartez.
Mairi Sakellariadouren nahia esfortzu-kolektibo honi aportazio berriak egitea da, unibertsoaren eboluzioaren fase goiztiarrak ikertu eta teoria fundamentalak frogatu ahal izateko. Horretarako, unibertso goiztiarra du laborategi -bakarra- . Hala, bere ikerlana hainbat norabidetan zabaltzen da eta, besteak beste, alor hauek ukitzen ditu: korden/M teoriaren kosmologia, kiribilen kosmologia kuantikoa edota super soka kosmikoak.
Biografia
Mairi Sakellariadou irakaslea Matematikako graduan lizentziatu zen Atenaseko Unibertsitatean. Astrofisika ere ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean eta bere ikasketak Tutftseko Unibertsitatean (Massachusetts, USA) jarraitu zituen. Bertan jaso zuen Fisikako Doktoretza. Honen ondoren, lan ezberdinak egin zituen Bruselaseko Unibertsitate Askean, Tourseko Unibertsitatean, Pierre and Marie Curie Unibertsitatean (Paris VI), Ginebrako Unibertsitatean eta CERN-en. Irakasle Elkartua izan zen King's Collegen lanean hasi aurretik, 2005. urtean. Bertan, Fisika Teorikoan katedraduna da 2011. urtetik eta 200 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu aldizkari ospetsuenetan.
Erreferentzia interesgarriak
Mairi Sakellariadou at King‘s College
Among the scientists who confirmed Einstein‘s gravitational waves