Euskera
logo

Aurkezpena

Donostia International Physics Center-ek 'Top@DIPC-Zientziarekin Solasean' jardunaldiaren X. edizioa antolatu du 2018ko urriaren 30erako. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikasleek zientzia munduko ikerlari ospetsuen eta Nobel Saridunen presentziaz gozatzeko aukera izango dute Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidenteak moderatuko duen ekitaldian.

Topaketa Donostiako Eureka! Zientzia Museoan izango da eta honen xedea ikasleen artean ikasketa zientifikoekiko bokazioa sustatzea da. Aldi berean, ikasle gazteen ezagutzarekiko grina piztea du helburu. Horretarako, jardunaldian Klaus Von Klitzing (Fisikako Nobel sariduna 1985ean), Mairi Sakellariadou (uhin grabitazionalen ikertzailea) eta Maria Vallet-Regí (2018ko Jaime I.a Erregea Saria Oinarrizko Ikerketan) zientzialariak izango ditugu gonbidatu gisa, euren esperientzia profesionala helarazi eta ikasleen galderei erantzuteko.

'Top@DIPC-Zientziarekin Solasean!' 2009. urtetik hasita ospatzen den jardunaldia da eta Euskampus, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Nazioarteko Bikaintasun Campusaren baitan antolatzen da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesarekin, Kutxa Gizarte Ekintzako Eureka! Zientzia Museoaren laguntzarekin, eta Telefónicako kolaborazio bereziarekin.

 

Telefónica Saria galderarik interesgarrienari

Galderarik bitxiena, harrigarriena edota kreatiboena saritua izango da, DIPCren patronoa den Telefónicaren kolaborazio bereziaren bitartez. Telefónica Sariak ezagutza zientifikoarekiko gazteen jakin-mina piztea du helburu. Gainera, hauen parte-hartzeak topaketa aberasgarriagoa izateko balioko du. Behin jardunaldia bukatuta, Telefónica izango da irabazlea zein izan den jakinaraziko duena.

 

Inskripzioa

Topaketan parte hartzeko izen-ematea ikastetxeen bidez egingo da, webgune honetan azalduta dauden parte-hartze arauak jarraituz eta bertan eskuragarri dagoen galdetegia beteaz.

 

Gonbidatuak

Klaus Von Klitzing

Klaus Von Klitzing fisikari alemanak Hall efektu kuantikoaren aurkikuntzagatik Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1985ean. + info

Mairi Sakellariadou

Mairi Sakellariadou zientzialariaren ikerketa alorra Fisika teorikoa eta Kosmologia dira. Batez ere, unibertso goiztiarraren fisikan zentratzen da eta uhin grabitazionalak lehen aldiz aurkitu dituen ikerlari taldearen kide da. + info

María Vallet-Regí

María Vallet-Regí kimikalariaren lana aplikazio biomedikoak dituzten biomaterial zeramiko mesoporosoen ikerketan datza. Bere ekarpenengatik Jaime I.a Erregearen Saria irabazi du 2018an Oinarrizko Ikerketan.+ info

 

Programa

ORDUTEGIA: 10:00etatik 13:30etara

Ikasle eta irakasle parte hartzaileei harrera egin ostean, topaketa 10:30tan hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne.

Lehen zatia (ordu 1): Gonbidatutako ikerlarien aurkezpena: haien zientziarekiko grina, beren ibilbide pertsonala eta zientzialari gisa izandako esperientziak.

Atsedena (ordu 1/2): kafea edo hamaiketakoa.

Bigarren zatia (ordu 1 eta 1/2): Ikasleek galderak egingo dizkiete zientzialariei; galderak zozketaz aukeratuko dira han bertan.

LEKUA: Eureka! Zientzia Museoa, Donostia.

DATA: 2018ko urriaren 30a, asteartea

Nahi dutenentzat, aldibereko interpretazio zerbitzua eskainiko da.

Topaketa zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da streaming bidez.

Deskargatu ezazu EGITARAUA

 

Aurreko urteetako edizioak

  • Topaketa guztiak ikusgai daude dipc.tv-n.

  • 2017 top@DIPC - Zientziarekin Solasean!

    • Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
  • 2016 Passion for Knowledge 2016

    • Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Bilbao
    • Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
  • 2015 top@DIPC - Zientziarekin Solasean!

    • Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Bilbao
  • 2014 top@DIPC - Zientziarekin Solasean!

    • Bizkaia Aretoa - UPV/EHUko paraninfoa, Bilbo
    • Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
  • 2013 Passion for Knowledge - Quantum 13 jaialdia

    • Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
    • Artium, Gasteiz
    • Bizkaia Aretoa - UPV/EHUko paraninfoa, Bilbo
  • 2012 top@DIPC - Zientziarekin Solasean!

    • EHUko Bizkaia Aretoa, Bilbo
  • 2011 top@DIPC - Zientziarekin Solasean!

    • Eureka! zientzia museoa, Donostia
  • 2010 Passion for Knowledge

    • Kutxaespacio, Donostia
  • 2009 Atom by Atom

    • Kutxaespacio, Donostia

 

 

 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Eusko Jaurlaritza

 

Eureka

 

Telefonica

 
top@DIPC 2018 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA/SAN SEBASTIƁN, Spain | info@topadipc.eu