María Vallet-Regí - Biomaterial adimendunak

"Hurrengo hamarkadako erronka medikuntza erregeneratiboa da, ehunak eta organoak erregeneratzea, alegia"
María Vallet-Regí kimikalariaren lana aplikazio biomedikoak dituzten biomaterial zeramiko mesoporosoen ikerketan datza. Bere ekarpenengatik Jaime I.a Erregearen Saria irabazi du 2018an Oinarrizko Ikerketan.
Minbiziaren aurkako nanopartikulak
Zuzentzen duen Biomaterial Adimenduen GIBI (UCM) taldearekin batera, Vallet-Regí kimikalaria hezurrekin zerikusia duten gaixotasunak sendatzeko estrategiak garatzen ari da; minbizia, osteoporosia edota inplanteetako infekzioak sendatzeko ahaleginetan. Minbiziaren kasuan, silikazko nanopartikulak erabiltzen ari dira. Barruan farmakoak garraiatzen dituzte eta kaltetuak dauden gorputzeko ataletan ipintzen dituzte. Zelula minbizi-sortzaileak detektatzen dituztenean, kanpo-estimuluen bidez aktibatzen dira, ultrasoinuen bidez adibidez, eta barruan duten farmakoa askatzen dute zelula kanzerigenoaren aurka. Metodo selektibo honen bitartez ez dira kaltetzen inguruan dauden zelula osasuntsuak. Modu berean, nanopartikulek antibiotikoak garraiatu ditzakete infekzioak sendatzeko, edo eta inplante pertsonalizatuak sortu daitezke 3D inpresoren bitartez hezur-ehunak erregeneratzeko.
Biografia
María Vallet-Regík (Las Palmas, 1947) kimika ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Doktoretza ere bertan jaso zuen 1974an. Egun, Kimika Inorganikoko irakasle emeritua da eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Farmaziako Fakultatean lan egiten du, Kimika Inorganiko eta Bioinorganiko departamentuaren barruan, Biomaterial Adimendunak ikertzen dituen GIBI talde-zuzendari bezala. Gainera, 700 artikulu zientifiko baino gehiagoren autorea da eta hainbat sari eta ohore irabazi ditu bere ekarpen zientifikoengatik.
Erreferentzia interesgarriak
VERDI, polyValent mEsopoRous nanosystem for bone DIseases
Investigación del grupo GIBI
Maria Vallet-Regí
Entrevista - Mujeres con Ciencia