Pilar Hernández
Gijonen jaioa, Pilar Hernández Fisikan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan 1990. urtean, eta bertan eskuratu zuen bere doktoretza 1993an. Harvard Society of Fellows elkarteko Junior Fellow kide izan zen 1993tik 1996ra, eta ondoren Genevako CERN laborategi ezagunean teoriako dibisioan aritu zen lanean, Fellow bezala hasieran eta gero bertako Staff bezala. 2008 urtez geroztik Universitat de Valènciako fisika teorikako katedraduna da, eta egun Instituto de Física Corpuscularrean, Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) eta Universitat de Valénciaren (UV) zentro mistoan garatzen du bere ikerketa lana.
Partikulen oinarrizko fisikan aditua, Pilar Hernándezen ikerketek partikulen modelo estandarrean jakin-min handia eragiten duten zenbait alderdi ulertzea dute helburu. Hara nola, zergatik oinarrizko partikulak horren masa patroi bitxia duten hiru familia multzoetan errepikatuta agertzen diren, edo zergatik haien arteko elkarrekintzek hausten duten paritatea, eta modu are leunagoan, materia eta antimateriaren simetria. Galdera hauen erantzunak unibertsoa ulertzeko giltza izan daitezke; hots, zertaz osatuak daude unibertsoaren espantsioa menderatzen duten energia eta materia iluna, edo nolatan gaur egun bizi garen unibertso hotz honetan Big Bang-aren oihartzuna sumatzen den gu geuk osatzen gaituen materia arrunta gisa.
Bere lanik nabarmenetako bat etorkizunean neutrino eta antineutrinoen oszilazioen asimetria neurtzeko proposamena izan da, horixe izan baitaiteke unibertsoan ikusten dugun materia eta antimateriaren arteko asimetriaren jatorria. Halaber, aitzindaria izan da kromo-dinamika kuantikoan dagoen simetria kiralaren haustura aztertzeko metodo berriak erabiltzen. Kromo-dinamika kuantikoa, quark eta gluoiez osatuta dauden partikulen, hau da, protoi eta neutroien barne egituraren erantzule diren elkarrekintza sendoak azaltzen dituen teoria da.
Pilar Hernández izen-handiko eskola eta kongresu internazionaletan ohiko hizlaria da. Bestalde, gaur egun, CERN Theory Neutrino Platformeko aktibitateak ere koordinatzen ditu, eta hainbat proiektu europarreko ikerketak ikuskatzen ditu (www.elusives.eu).
"La generación de la Ley de la Ciencia" (2005) Erreseina
Hitzaldia CERN udako eskolak