Euskera
logo
Hasiera

Ángela Nieto

Ángela Nieto Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) erakundeko Ikerketa Irakaslea da Alicanteko Instituto de Neurocienciasen, CSIC eta Miguel Hernández Unibertsitateko (UMH) zentro mistoan. Biokimika eta biologia molekularra ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM), eta bertan lortu zuen bere doktoregoa 1987an, tesia burutu ondoren Centro de Biología Molecularrean (CSIC-UAM) proteina eta azido nukleikoen arteko elkarrekintzetan lan eginez.

1988. urtean, Madrilgo Instituto de Investigaciones Biomédicasera (CSIC-UAM) joan zen, immune-sistemako zelulen heriotza programatua ikertzen aritu zelarik bertan. Ondoren Londreseko National Institute for Medical Researchen jarraitu zituen bere ikerketak, eta han lanean zebilela nerbio-sistemaren garapenean parte hartzen duten geneak identifikatu zituen. 1993. urtean Espainiara itzuli zen, Madrilgo CSICeko Instituto Cajalera. Azkenik, 2004ean Alicanteko Instituto de Neurocienciasera (CSIC-UMH) mugitu zen bere ikerketa taldearekin batera, eta gaur egun bertan jarraitzen du lanean.

Nieto irakasleak zuzentzen duen ikerketa taldeak arreta jarria du zelulen mugimenduak erregulatzen dituzten mekanismoetan. Bere ekarpenik nabarmenena enbrioi garaian organoen eraketa baldintzatzen duten gene eta mekanismoak identifikatzea izan da, baita frogatzea ere enbrioi-gene hauen berraktibatzeak pertsona helduetan zenbait gaixotasun sortzen dituela; hara nola, minbiziaren aurreratzea, fibrosia, edo gabeziak hezurren hazkuntza eta mineralizazioan.

Halaber, Angela Nieto, Sociedad Española de Biología del Desarrolloko lehendakaria izan da eta Consejo del Laboratorio Europeo de Biología Molecularreko lehendakariordea (2013-2016) ere. Jaso dituen sarien artean besteak beste nabarmentzen dira, Fundación Carmen y Severo Ochoa Saria (2004), Jaime I. Erregearen Saria Oinarrizko Ikerkuntzarako (2009) eta Generalitat Valencianaren Meritu Zientifikoko Saria (2015).

Ikerketa taldea

TEDxElche hitzaldia 18/11/2013

MetodeTV 02/03/2016

Elkarrizketa cicCartuja 05/04/2011

Elkarrizketa Cadena SER 01/09/2015 (4')

 

 

Informazioa pdf batean jeitsi


 

 

 

dipc

 

Euskampus

 

Eusko Jaurlaritza

 

Eureka

 

Telefonica

 
top@DIPC 2017 | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN, Spain | info@topadipc.eu