Eskerrikasko guztioi!

Martxoaren 25ean, Donostia International Physics Center-ek (DIPCk) bultzatuta top@DIPC Zientziarekin Solasean! topaketaren XII. edizioa ospatu genuen.
Eureka! Zientzia Museoan 37 ikastetxeetako 170 ikasle eta irakasle inguru bildu zineten Albert Fert, María Vallet-Regí eta María Martinón ikertzaileekin solas egiteko. Topaketaren arrakasta batez ere zuen, ikasleon, jarrera positibo eta parte-hartzaileari esker izan zen. Zuek izan zineten protagonista nagusiak.
Zorionak benetan denoi egindako galdera sorta interesgarriengatik, pena denbora gehiago ez izatea galdera gehiago egin ahal izateko!
Antolatzaileok gure esker ona eman nahi dizuegu ekitaldian parte-hartu duzuen guztioi. Bereziki, zuen zientziarekiko grina ikasleei transmititu eta topaketa hauetara urtero urtero etortzen zaretenoi, irakasleoi.
Eskerrak luzatu nahi dizkiegu ere haien laguntza eta babesarekin aurtengo topaketa posible egin duten erakundeei ere: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Telefonica, eta Kutxa Fundazioari.
Topaketaren bideoa jatorrizko hizkuntzan ikusgai dago gure youtube-ko kanalean, eta aldbibereko itzulpenarekin dipc.tv helbidean. Azkenik, ekitaldiaren argazkiak berriz gure flickr-ean dituzue eskura.
Mila esker guztioi, ikasle, irakasle, eta Albert, María eta Maríari... hurrena arte!
Aurkezpena

Donostia International Physics Center-ek Top@DIPC - Zientziarekin Solasean topaketen edizio berri bat antolatu du. Pandemia dela eta, iazko edizioak bertan behera utzi behar izan ondoren, datorren martxoaren 25an XII. edizioa izango dena ospatuko da Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bertan, Euskal Herriko bigarren hezkuntzako eta batxillergoko ikasleek, Nobel sari zein puntako zientzialariekin solasteko aukera izango dute Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidenteak moderatuko duen ekitaldian.
Topaketa honen xedea ikasleen artean ikasketa zientifikoekiko bokazioa sustatzea da. Aldi berean, ikasle gazteen ezagutzarekiko grina piztea du helburu. Horretarako, jardunaldian Albert Fert (Fisikako Nobel Saria 2007), María Martinón (Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalaren (CENIEH) zuzendaria) eta Maria Vallet-Regí (2018ko Jaime I.a Erregea Saria Oinarrizko Ikerketan) zientzialariak izango ditugu gonbidatu gisa, euren esperientzia profesionala helarazi eta ikasleen galderei erantzuteko.
Top@DIPC - Zientziarekin Solasean! 2009. urteaz geroztik ospatzen den ekimena da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesarekin. Topaketak Eureka! Zientzia Museoaren laguntza jaso du eta Telefónicaren lankidetza berezia ere.
Telefónica Saria galderarik interesgarrienari

Galderarik originalena bitxiena, edota kreatiboena saritua izango da, DIPCren patronoa den Telefónicaren lankidetza bereziari esker. Telefónica Sariak ezagutza zientifikoarekiko gazteen jakin-mina piztea du helburu, eta era berean topaketan jorratuko diren gaiak aberastea. Galdera saritua zein izan den jardunaldian zehar jakinaraziko da.
Izen-ematea

Topaketan parte hartzeko izen-ematea ikastetxeen bidez egingo da, webgune honetan azalduta dauden parte-hartze arauak jarraituz eta bertan eskuragarri dagoen galdetegia beteaz.
Gonbidatuak

Ahalik eta informazio kantitate handiena espaziorik txikienean
Matematika eta fisikako ikasketak egin ondoren Parisko Ecole Normale Supérieur-en, Albert Fert, fisikan doktoratu zen Paris Sud Unibertsitatean 1970ean; eta bertako irakaslea izan da 1976. geroztik. 1988an, Albert Fertek eta aldi berean, Peter Grünbergek ere era independentean magnetoerresistentzia erraldoia aurkitu zuten. Aurkikuntza hori dela eta biek 2007ko Fisikako Nobel saria partekatu zuten. + info
Gure espeziearen jatorriaren bila
María Martinón Torres mediku eta paleoantropologo espainiarra Atapuercako ikertaldeko kidea da, 1998. urteaz geroztik, eta Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalaren (CENIEH) zuzendaria, 2017. urteaz geroztik. Hominidoen hortzeriari buruzko nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du, eta Europako hominido zaharrenaren hortzak ikertu ditu.. + info
Aitzindaria, hezurrak birsortzeko biomaterial adimendunetan
Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko katedraduna, María Vallet-Regí kimikariaren lana aplikazio biomedikoak dituzten biomaterial zeramiko mesoporotsuen ikerketan datza. Bere ekarpen aitzindariengatik hainbat errekonozimendu jaso ditu, besteak beste, Jaime I.a Erregearen Saria Oinarrizko Ikerketan 2018an.+ info
Programa

ORDUTEGIA: 9:00etatik 11:00etara
Ikasle eta irakasle parte hartzaileei harrera egin ostean, topaketa 9:30tan hasiko da, eta ordu t’erdiko iraupena izango du, atsedenaldirik gabe.
Lehen zatia (ordu 1/2): Harrera instituzionala eta gonbidatutako ikerlarien aurkezpena: haien zientziarekiko grina, beren ibilbide pertsonala eta zientzialari gisa izandako esperientziak.
Bigarren zatia (ordu 1): Ikasleek galderak egingo dizkiete zientzialariei; galderak zozketaz aukeratuko dira han bertan.
11:00 Itxiera eta familia argazkia: Museoaren kanpoaldean elkartuko dira gonbidatu eta ikasle-irakasle parte-hartzaileeak argazkia ateratzeko.
LEKUA: Eureka! Zientzia Museoa, Donostia.
DATA: 2022ko martxoaren 25a, ostirala
Nahi dutenentzat, aldibereko interpretazio zerbitzua eskainiko da.
Topaketa zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da streaming bidez.
Deskargatu ezazu EGITARAUA
Aurreko urteetako edizioak

Topaketa guztiak ikusgai daude dipc.tv-n.
- Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Bilbao
- Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
2018 top@DIPC - Zientziarekin Solasean!
- Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
2017 top@DIPC - Zientziarekin Solasean!
- Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
- Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Bilbao
- Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
2015 top@DIPC - Zientziarekin Solasean!
- Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Bilbao
2014 top@DIPC - Zientziarekin Solasean!
- Bizkaia Aretoa - UPV/EHUko paraninfoa, Bilbo
- Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
- Eureka! Zientzia Museoa, Donostia
- Artium, Gasteiz
- Bizkaia Aretoa - UPV/EHUko paraninfoa, Bilbo
2012 top@DIPC - Zientziarekin Solasean!
- EHUko Bizkaia Aretoa, Bilbo
2011 top@DIPC - Zientziarekin Solasean!
- Eureka! zientzia museoa, Donostia
-